Zer da organikoa Bilbon?
Organikoa geure eguneroko bizitzan sortzen ditugun landare- eta animalia-jatorriko hondakinak dira.
Hondakin organiko horiek biologikoki degradatu ahal dira, berriro ere bizitzaren zikloan sartzeko.
Iman informatiboa
Euskarri honetan adierazten da zein hondakin mota sartu behar diren edukiontzi marroian eta zeintzuk ez.
Poltsa konpostagarriak
Hondakin organikoak birziklatzeko poltsa bereziak dira. Landare-jatorrikoak dira ehuneko ehunean; beraz, konpostatze-prozesuaren parte dira, hondakin organikoak bezalaxe.
Organikoaren kit-a
Bilboko organikoaren kit-ak osagai hauek dauzka:
Gai organikoetarako kuboa
10 litroko kuboa da etxebizitzetarako, eta 40 litrokoa ekoizle handientzat. 10 litroko kuboak zuloak ditu, transpirazioa ahalbidetzeko, usain txarrik ez izateko, eta poltsa konpostagarriaren erresistentzia hobetzeko.
Edukiontzia irekitzeko txartela
Txartel honek bi erabilera dauzka:
- Batetik, Bilbon dauden edukiontzi marroiak irekitzeko balio du, beraietan zabor-poltsa konpostagarria sartzeko.
- Beste alde batetik, txartel hau erabili behar da poltsa konpostagarriak dohainik birjartzeko, amaituz gero. Poltsa hauek txartelarekin eskuratzen dira, barrutietako udaltegietan dauden makinetan. Bilboko Udalak 40 poltsako sorta bat ematen du 12 astean behin, dohainik.
Kaixo Organikoa mugimenduan parte hartu nahi baduzu, deitu 900 456 888 telefonora edo bidali email bat kaixorganikoa@bilbao.eus helbidera, eta eskatu birziklatze kit-a. Kontsultatu hemen kit-a zein auzo-etxetan jaso dezakezun.
Zer hondakin organiko birziklatu daitezke Bilbon?
BAI
HARAGI, ARRAIN ETA ITSASKIEN HONDARRAK
BARAZKIEN, LEKALEEN ETA ORTUARIEN HONDARRAK
FRUTEN HONDARRAK, FRUTEN HEZURRAK ETA FRUITU LEHORREN AZALAK
ARRAUTZEN HONDARRAK, ARRAUTZEN-AZALAK ETA GAZTA
PASTA ETA ARROZ HONDARRAK
KAFE HONDARRAK, INFUSIOEN HONDARRAK, KORTXOZKO TAPOIAK ETA PAPEREZKO AHOZAPIAK
OGI, GAILETA ETA OPIL HONDARRAK. IRINAREN ETA OGI ARRASPATUAREN HONDARRAK
LORATEGIETAKO HONDARRAK
EZ
OLIOA ETA BESTELAKO LIKIDOAK
ZIGARROKINAK ETA HAUTSONTZIETAKO HONDAKINAK
PIXOIHALAK, KONPRESAK ETA GOROTZAK
XURGAGAILUKO EDO ERRATZA PASATUTAKOAN BILDUTAKO HONDARRAK
KONPOSTATU EZIN DAITEKEEN EDOZEIN MATERIAL: BEIRA, PLASTIKOA, METALA, BRIKA...
PLASTIKOZKO TAPOIAK, ERRETXINAK
LORONTZIETAKO LURRA ETA TURBA
Poltsa konpostagarriak Bilbon
Poltsa konpostagarriak landare-jatorriko materialez egiten dira. Horrek bermatzen du osorik deskonposatuko direla hondakin organikoekin batera, konpostaje fasean zehar. Horregatik, hondakin organikoak birziklatzeko bakarrik erabili daitezke poltsa konpostagarriak eta bakarrik utzi daitezke poltsa konpostagarriak edukiontzi marroian.
Kaixo Organikoa-ren birziklatze kit-arekin batera 40 poltsako sorta bat ematen da. Amaitzen direnean, dohainik jaso daitezke barruti batzuetako auzo-etxeetako makinetan. Supermerkatuetan eta elikadura-dendetan ematen diren poltsa konpostagarriak ere erabil ditzakezu. Murriztu, berrerabili, birziklatu!
Begiratu non daukazun makinarik hurbilena:
Fruta-denda, loradenda, ostalaritzako lokal edo ikastetxe bat bazara eta dagoeneko Kaixo Organikoa mugimenduko parte bazara, banaketa pertsonalizatuko zerbitzua eskatu dezakezu poltsa konpostagarriak birjartzeko, baldin eta 40 litroko kuboa erabiltzen baduzu. Oraindik zerbitzu hau erabiltzen ez baduzu, deitu 900 456 888 telefonora edo idatzi kaixorganikoa@bilbao.eus helbidera, eta eskatu.