Bihurtu zeure hondakin organikoak konpost

Eskatu zeure hondakin organikoen kit-a Bilbon eta egin bat Kaixo Organikoa mugimenduarekin!

Zer da Kaixo Organikoa?

Bilbon hondakin organikoak birziklatzeko mugimendua da Kaixo Organikoa. Birziklatze horri esker, hondakin horiek kalitatezko konpost bihurtuko dira eta bigarren bizialdi bat izango dute. Bat egin ezazu mugimendu honekin eta lagundu Bilbori hiri jasangarriagoa izaten!

Martxoan bat egindakoak

Otsailan bat egindakoak

kit kaixo organikoa

1. Eskatu zeure kit-a

Bilboko hondakin organikoen kit-ak bost osagai dauzka: hondakin organikoetarako kuboa, poltsa konpostagarriak, iman informatibo bat eta txartel elektroniko bat.

2. Hasi birziklatzen

Bereizi itzazu egunero sortzen dituzun hondakin organikoak eta utzi itzazu zeure poltsa konpostagarrian, hondakin organikoen kubo marroian.

3. Erabili edukiontzia

Zugandik hurbil, Kaixo Organikoa-ren edukiontzi marroi bat aurkituko duzu. Erabili txartel elektronikoa irekitzeko, eta sartu bertan hondakin organikoak.

Nola egin dezaket bat Kaixo Organikoa-rekin?

Etxebizitza bat banaiz

Gai organikoak birziklatzearekin konprometitutako etxebizitza izan nahi duzu?

Ikastetxe bat banaiz

Gai organikoen birziklapenean heztea ezinbestekoa da etorkizun jasangarria izateko.

Ekoizle handi bat banaiz

Fruta-dendek, loradendek, beste motatako dendek eta ostalaritzako lokalek lagundu dezakezue Bilbok konpromiso handiagoa izan dezan ingurumenarekin.

Beste batzuk

Beste motatako enpresa izaten bazara, zure parte-hartzea garrantzitsua da, hondakin organiko guztiak direlako garrantzitsuak.

Zein hondakin organiko bota ditzaket edukiontzi marroira?

BAI

 HARAGI, ARRAIN ETA ITSASKIEN HONDARRAK

 BARAZKIEN, LEKALEEN ETA ORTUARIEN HONDARRAK

FRUTEN HONDARRAK, FRUTEN HEZURRAK ETA FRUITU LEHORREN AZALAK

ARRAUTZEN HONDARRAK, ARRAUTZEN-AZALAK ETA GAZTA

PASTA ETA ARROZ HONDARRAK

 

KAFE HONDARRAK, INFUSIOEN HONDARRAK, KORTXOZKO TAPOIAK ETA PAPEREZKO AHOZAPIAK

OGI, GAILETA ETA OPIL HONDARRAK. IRINAREN ETA OGI ARRASPATUAREN HONDARRAK

 

LORATEGIETAKO HONDARRAK

 

EZ

 

 OLIOA ETA BESTELAKO LIKIDOAK

ZIGARROKINAK ETA HAUTSONTZIETAKO HONDAKINAK

 

PIXOIHALAK, KONPRESAK ETA GOROTZAK

 

XURGAGAILUKO EDO ERRATZA PASATUTAKOAN BILDUTAKO HONDARRAK

KONPOSTATU EZIN DAITEKEEN EDOZEIN MATERIAL: BEIRA, PLASTIKOA, METALA, BRIKA...

 

PLASTIKOZKO TAPOIAK, ERRETXINAK

LORONTZIETAKO LURRA ETA TURBA

Azken albisteak

Bazenekien…?

%

Bat egin dutenen kopurua % 200 igo da, gutxi gorabehera, kanpaina Bilbo osora zabaldu zenetik

famili batu egin dira Kaixo Organikoa mugimenduarekin Bilbon

Hilabete behar dira edukiontzian uzten denetik hondakin organikoa lortzeko

Zalantza edo/eta kontsulta argitzen ditugu hilero

Tona hondakin organiko sortzen da Bilbon hilero