Oraindik zalantzarik baduzu, bilatu hemen erantzuna

Nola eskuratu dezaket Kaixo Organikoa-ren kit-a gai organikoak birziklatzen hasteko?

Deitu 900 456 888 telefonora edo idatzi kaixorganikoa@bilbao.eus helbidera eta eskatu birziklatzeko kit-a. Kit honetan zabor organikoaren kuboa, poltsa konpostagarriak, iman informatiboa eta txartel elektronikoa daude.

Zer datu eman behar ditut Kaixo Organikoa-rekin bat egiteko?

Kaixo Organikoa-rekin bat egiteko, ondoko datuak eman behar dira: izena eta bi abizen, helbide osoa, NANa, kontaktu-telefonoa, helbide elektroniko bat, eta materiala zein auzo-etxetara bidaltzea gura duzun.

Helbide bakoitzeko bi txartel eskatu daitezke?

Ez, helbide bakoitzeko txartel bakarra eskatu daiteke.

Zein auzo-etxetan jaso dezaket Kaixo Organikoa-ren kit-a?

Arreta-telefonora deitzen duzunean edo email bat idazten duzunean, adierazi zein barrutitako auzo-etxean gura duzun jaso, eta bertara bidaliko dizugu. Hemen kontsultatu ditzakezu barrutietako auzo-etxeak.

Zer egin behar dut poltsak amaitzen zaizkidanean?

Txartelak kaleko edukiontzi marroia irekitzeko balio du. Berarekin, poltsa sorta bat jasoko duzu 12 astean behin, dohainik, barrutietako auzo-etxeetan dauden makinetan.  Kontsultatu hemen makina daukaten zentroak. Supermerkatuetan eta elikadura-dendetan ematen diren poltsa konpostagarriak ere erabil ditzakezu. Murriztu, berrerabili, birziklatu!

Nahitaezkoa da birziklatze kit-ean dauden poltsekin birziklatzea?

Nahitaezkoa da hondakin organikoak birziklatze kit-eko poltsa konpostagarriekin birziklatzea. Barrutietako auzo-etxeetako makinetan dohainik eskuratzen direnak ere erabil daitezke. Gainera, gaur egun supermerkatu batzuetan gai organikoak birziklatzeko poltsa konpostagarriak erosi daitezke. Supermerkatuetan eta elikadura-dendetan ematen diren poltsa konpostagarriak ere erabil ditzakezu. Poltsa konpostagarriak landare-jatorriko materialez egiten dira. Horrek bermatzen du osorik deskonposatuko direla hondakin organikoekin batera, konpostaje fasean zehar. Murriztu, berrerabili, birziklatu!

Zer maiztasunez aldatu behar da zabor-poltsa?

Erabiltzailearen eta haren beharren arabera, 3 edo 4 egunean behin. 

Nahitaezkoa da etxerako kubo marroia erabiltzea?

Ez, ez da beharrezkoa organikoaren kit-ean ematen den kubo marroia erabiltzea.

Zer egin behar dut etxeko kubo marroia apurtzen bazait?

Udalak kubo bakarra ematen du hondakin organikoak biltzeko izena ematen den momentuan. Bilketa organikoan aktiboki parte hartzen baduzu (hau da, txartela astean behin gutxienez erabiltzen baduzu), kuboa 2 urtean behin birjarri ahal izango zaizu, hala eskatzen baduzu. Dena den, beste edozein kubo erosi dezakezu.

Beharrezkoa da txartel magnetikoaren inguruko aldaketak jakinaraztea?

Bai, Kaixo Organikoa-n alta hartzean emandako datuetan gertatzen diren aldaketen berri eman behar da.

Zer egin behar dut txartel magnetikoa hondatzen bazait?

Deitu 900 456 888 informazio-telefonora edo bidali email bat kaixorganikoa@bilbao.eus helbidera, eta adierazi zeure izena, bi abizen, helbide osoa eta zein barrutitako auzo-etxera nahi duzun txartel berria bidaltzea.

Hondakin organikoak Bilboko edozein edukiontzi marroitan sartu ditzaket?

Bai, txartel magnetikoarekin Bilboko edozein edukiontzi marroi ireki dezakezu.

Neure hondakin organikoak beste udalerri bateko edukiontzi marroi batean sartu ditzaket?

Ez, birziklatze prozesuak ezberdinak izan daitezkeelako. Horrexegatik, Bilboko edukiontzi marroietan ezin dira sartu beste udalerri batzuetako hondakin organikoak.

Zer egin behar dut normalean erabiltzen dudan kaleko edukiontzia ez badabil?

Zure hondakin organikoak gai organikoen beste edukiontzi batean sartu ditzakezu. Gainera, oso lagungarria litzateke, udal zerbitzuak egoera onean mantentzeko, edukiontzi marroian zerbait apurtuta ikusten baduzu edo ondo ez badabil, guri jakinaraztea, 900 456 888 telefonoan edo kaixorganikoa@bilbao.eus emailean.

Zein hondakin organiko bota ditzaket edukiontzi marroira Bilbon?

Bilboko edukiontzi marroietan zein hondakin organiko utzi ahal diren eta zeintzuk utzi ezin diren jakiteko, sakatu hemen.

Kafe-kapsulak hondakin organikoen kuboan sartu ditzaket?

Ez, plastikozkoak edo aluminiozkoak badira. Kafe-kapsula konpostagarriak bakarrik sartu daitezke hondakin organikoen kuboan.

Etxeko animalien kaka eta katuen harea hondakin organikoen kuboan sartu ditzaket?

Ez. Animalien kakak mikroorganismoak eduki ditzake, konpostaje prozesua eta gero eta iraun dezaketenak. Beste alde batetik, katuentzako harea gai ez-organikoz egina dago.

Pixoihalak gai organikoen kuboan sartu ditzaket?

Ez. Pixoihalen osagai batzuk ez dira biodegradagarriak.

Kortxozko tapoiak gai organikoen kuboan sartu ditzaket?

Bai, kortxoa biodegradagarria da.

Lorategietako hondakin txikiak gai organikoen kuboan sartu ditzaket?

Bai, baldin eta kopuru txikietan bada, lore-sortak, loreak, moztutako belarra, hostoak eta zurtoinak sartu daitezke.