Kaixo Organikoa, ekoizle handiekin

Kaixo Organikoa landare-jatorriko gai organikoen ekoizle handientzat ere badago, adibidez Bilboko fruta-dendetan, loradendetan, beste motatako dendetan eta ostalaritzako lokaletan egin daiteke. Oraindik ez bazara Kaixo Organikoa eta Bilbon gai organikoak birziklatzeko mugimenduarekin bat egin nahi baduzu, deitu 900 456 888 telefonora edo bidali mezu bat a kaixorganikoa@bilbao.eus helbidera.

Kaixo Organikoa izateko, birziklatze-kit bat emango dizugu, osagai hauekin:

$

Gai organikoetarako kuboa

Eskatuz gero, kubo marroi bat da, 10 edo 40 litroko edukierarekin, beharren arabera. 10 litroko kuboak zuloak ditu, transpirazioa ahalbidetzeko, usain txarrik ez izateko eta poltsa konpostagarriaren erresistentzia hobetzeko.

$

Poltsa konpostagarriak

Hondakin organikoak birziklatzeko poltsa bereziak dira. Landare-jatorrikoak dira ehuneko ehunean; beraz, konpostatze-prozesuaren parte dira, hondakin organikoak bezalaxe. 40 litroko edukiera daukan kubo bat erabiliz gero, banaketa pertsonalizatuko zerbitzu bat eskatu dezakezu, poltsa konpostagarriak birjartzeko. Oraindik zerbitzu hau erabiltzen ez baduzu, deitu 900 456 888 telefonora edo idatzi kaixorganikoa@bilbao.eus helbidera, eta eskatu.

$

Txartel elektronikoa

Txartel honek bi erabilera dauzka

  • Batetik, Bilbon dauden edukiontzi marroiak irekitzeko balio du, beraietan zabor-poltsa konpostagarria sartzeko.
  • Bestalde, poltsa konpostagarriak, amaitzen direnean, dohainik birjartzeko erabili behar den txartela da, 10 litroko kuboa erabiliz gero. Poltsa hauek txartelarekin eskuratzen dira, barrutietako udaltegietan dauden makinetan. Bilboko Udalak 40 poltsako sorta bat ematen du 12 astean behin, dohainik.
$

Iman informatiboa

Euskarri honetan adierazten da zein hondakin mota sartu behar diren kubo marroian eta zeintzuk ez.

kit-bilbao-2021

Etxebizitza bat naiz

Ikastetxe bat naiz

Beste batzuk