Kaixo Organikoa etxebizitzekin
Kaixo Organikoa, hondakin organikoak birziklatzearen aldeko mugimendua, Bilboko barruti guztietara iritsi da, edukiontzi marroiarekin. Hondakin organikoak birziklatzearekin konpromisoa duen etxebizitza bazara eta oraindik ezin izan baduzu mugimendu horrekin bat egin, bi bide dituzu hori egiteko: 900 456 888 telefonora deitzea edo email bat bidaltzea kaixorganikoa@bilbao.eus helbidera.
Zer behar duzu Kaixo Organikoa etxebizitza izateko?
Oso erraza da ekimen honekin bat egitea: deitu 900 456 888 telefonora edo idatzi kaixorganikoa@bilbao.eus helbidera, eta berehala azalduko dizugu zein urrats bete behar dituzun zeure zabor organikoa konpost bihurtzeko.
Kaixo Organikoa etxea izateko, birziklatze kit bat emango dizugu, osagai hauekin:
Etxerako kuboa
Kubo marroi bat da, 10 litroko edukierakoa. Zuloak ditu, transpirazioa ahalbidetzeko, usain txarrik ez sortzeko eta poltsa konpostagarriaren erresistentzia hobetzeko.
Poltsa konpostagarriak
10 litroko zabor-poltsak dira, hondakin organikoak birziklatzeko bereziak. Landare-jatorrikoak dira % 100ean. Beraz, konpostaje-prozesuaren barruan daude, hondakin organikoak bezalaxe.
Iman informatiboa
Euskarri honetan adierazten da zein hondakin mota sartu behar diren kubo marroian eta zeintzuk ez.
Txartel elektronikoa
Txartel honek bi erabilera dauzka
-
Batetik, Bilbon dauden edukiontzi marroiak irekitzeko balio du, beraietan zabor-poltsa konpostagarria sartzeko.
-
Beste alde batetik, txartel hau erabili behar da poltsa konpostagarriak dohainik eskuratzeko, amaitzen zaizkigunean. Poltsa hauek txartelarekin eskuratzen dira, barrutietako udaltegietan dauden makinetan. Bilboko Udalak 40 poltsako sorta bat ematen du 12 astean behin, dohainik.