Zer da organikoa Bilbon?

Organikoa geure eguneroko bizitzan sortzen ditugun landare- eta animalia-jatorriko hondakinak dira.

Hondakin organiko horiek biologikoki degradatu ahal dira, berriro ere bizitzaren zikloan sartzeko.

E

Iman informatiboa

Euskarri honetan adierazten da zein hondakin mota sartu behar diren edukiontzi marroian eta zeintzuk ez.

Deskargatu hemen

E

Poltsa konpostagarriak

Hondakin organikoak birziklatzeko poltsa bereziak dira. Landare-jatorrikoak dira ehuneko ehunean; beraz, konpostatze-prozesuaren parte dira, hondakin organikoak bezalaxe.

Organikoaren kit-a

Bilboko organikoaren kit-ak osagai hauek dauzka:

E

Gai organikoetarako kuboa

10 litroko kuboa da etxebizitzetarako, eta 40 litrokoa ekoizle handientzat. 10 litroko kuboak zuloak ditu, transpirazioa ahalbidetzeko, usain txarrik ez izateko, eta poltsa konpostagarriaren erresistentzia hobetzeko.

E

Edukiontzia irekitzeko txartela

Txartel honek bi erabilera dauzka:

  • Batetik, Bilbon dauden edukiontzi marroiak irekitzeko balio du, beraietan zabor-poltsa konpostagarria sartzeko.
  • Beste alde batetik, txartel hau erabili behar da poltsa konpostagarriak dohainik birjartzeko, amaituz gero. Poltsa hauek txartelarekin eskuratzen dira, barrutietako udaltegietan dauden makinetan. Bilboko Udalak 40 poltsako sorta bat ematen du 12 astean behin, dohainik.

Kaixo Organikoa mugimenduan parte hartu nahi baduzu, deitu 900 456 888 telefonora edo bidali email bat kaixorganikoa@bilbao.eus helbidera, eta eskatu birziklatze kit-a. Kontsultatu hemen kit-a zein auzo-etxetan jaso dezakezun.

Zer hondakin organiko birziklatu daitezke Bilbon?

BAI

 HARAGI, ARRAIN ETA ITSASKIEN HONDARRAK

 BARAZKIEN, LEKALEEN ETA ORTUARIEN HONDARRAK

FRUTEN HONDARRAK, FRUTEN HEZURRAK ETA FRUITU LEHORREN AZALAK

ARRAUTZEN HONDARRAK, ARRAUTZEN-AZALAK ETA GAZTA

PASTA ETA ARROZ HONDARRAK

 

KAFE HONDARRAK, INFUSIOEN HONDARRAK, KORTXOZKO TAPOIAK ETA PAPEREZKO AHOZAPIAK

OGI, GAILETA ETA OPIL HONDARRAK. IRINAREN ETA OGI ARRASPATUAREN HONDARRAK

 

LORATEGIETAKO HONDARRAK

 

EZ

 

 OLIOA ETA BESTELAKO LIKIDOAK

ZIGARROKINAK ETA HAUTSONTZIETAKO HONDAKINAK

 

PIXOIHALAK, KONPRESAK ETA GOROTZAK

 

XURGAGAILUKO EDO ERRATZA PASATUTAKOAN BILDUTAKO HONDARRAK

KONPOSTATU EZIN DAITEKEEN EDOZEIN MATERIAL: BEIRA, PLASTIKOA, METALA, BRIKA...

 

PLASTIKOZKO TAPOIAK, ERRETXINAK

LORONTZIETAKO LURRA ETA TURBA

Poltsa konpostagarriak Bilbon

Poltsa konpostagarriak landare-jatorriko materialez egiten dira. Horrek bermatzen du osorik deskonposatuko direla hondakin organikoekin batera, konpostaje fasean zehar. Horregatik, hondakin organikoak birziklatzeko bakarrik erabili daitezke poltsa konpostagarriak eta bakarrik utzi daitezke poltsa konpostagarriak edukiontzi marroian.

Kaixo Organikoa-ren birziklatze kit-arekin batera 40 poltsako sorta bat ematen da. Amaitzen direnean, dohainik jaso daitezke barruti batzuetako auzo-etxeetako makinetan. Supermerkatuetan eta elikadura-dendetan ematen diren poltsa konpostagarriak ere erabil ditzakezu. Murriztu, berrerabili, birziklatu!

Begiratu non daukazun makinarik hurbilena:

Fruta-denda, loradenda, ostalaritzako lokal edo ikastetxe bat bazara eta dagoeneko Kaixo Organikoa mugimenduko parte bazara, banaketa pertsonalizatuko zerbitzua eskatu dezakezu poltsa konpostagarriak birjartzeko, baldin eta 40 litroko kuboa erabiltzen baduzu. Oraindik zerbitzu hau erabiltzen ez baduzu, deitu 900 456 888 telefonora edo idatzi kaixorganikoa@bilbao.eus helbidera, eta eskatu.

Organikoaren zikloa Bilbon